Beste istripu bat auto pilaketak sortzen ari da
Beasain eta Ordiziako arteko tunelen inguruan izan da, Gasteizko noranzkoan. Bi herrietako barruko trafikoan ere eragina izaten ari da.
Goizean Legorreta parean izandako istripuaren ondotik, beste istripu bat ere izan da N-1 autobidean, Ordizia eta Beasain arteko tuneletan. 16:00ak pasatxo zirela lortu dute ezkerreko erreia irekitzea, baina trafikoa motela da oraindik.
Horrez gain, Ordiziako eta Beasaingo barruko zirkulazioan ere eragina izaten ari da istripu hori, gidari askok N-1 autobidea hartu ordez barruko bideak erabiltzea erabaki baitute.
Bigarren mailako errepideetan ere eragozpenak sortu ditu gaurko euriteak, horietako askotan luizien ondorioz.
ℹ️Azken uneko informazioa:
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 30, 2025
➡️ Errei bat IREKITA #N1 Km 420 #Lazkao-n Vitoria-Gasteizeko norantzan.
🚗🚗🚗 #Autopilaketak
ℹ️Información actualizada:
➡️ Un carril abierto en #N1 Pk 420 #Lazkao sentido Vitoria-Gasteiz.
🚗🚗🚗Retenciones.
☎️011#Trafikoa pic.twitter.com/xt5ePXTaAi