Hodei Fernandez Espainiako txapeldun 16 urtez azpikoen FEDDI mailan
Getafen erdietsi zuen garaipena korrikalari ormaiztegiarrak pasa den asteburuan. Idiazabalgo herri krosean ere garaipena eskuratuta etxeratu zen.
Asteburu betea eta garaipenez jantzia izan du pasa den hau Hodei Fernandez Fajardo korrikalari ormaiztegiarrak. Larunbatean, urtarrilak 25, Getafen (Madril, Espainia) jokatu zen Selekzio Autonomikoen Espainiako Kros txapelketan Espainiako txapeldun izan zen 16 urtez azpikoen FEDDI mailan —Desgaitasun intelektuala duten kirolarien mailan—. 15 minutu eta 35 segundotan osatu zuen ia 4 kilometroko ibilbidea.
Getafeko garaipenarekin nahikoa ez, eta igandean, urtarrilak 26, Idiazabalgo 44. herri krosean parte hartu zuen. Idiazabalen ere garaipena lortu zuen kadeteen mailan lehenengo helmugaratuta. “Gogorra” egin zitzaion Idiazabalgo proba lasterketa amaitu berritan esan zuenez. “Lokatz” asko zegoen ibilbidean baina azkenean “lasterketa polita” osatu izan ahal zuela azpimarratu zuen korrikalari gazteak. 11 minutu eta 45 segundotan helmugaratu zen.
Ikusi Gotzon Aranburuk Idiazabalgo lasterketa amaitu berritan, Fernandezi egindako bideoa jarraian: