Bigarrengoz antolatu dute Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa
Idiazabalgo Bertso Taldeak antolatu du. Lanak martxoaren 11rako aurkeztu behar dira, eta sari banaketa martxoaren 28an egingo dute.
A kategoria
2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
- 4 bertso / 8 kopla
B kategoria
- 2008an edo lehenago jaiotakoak
- 6 bertso / 12 kopla
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.
A kategorian 1go eta 2. sariak, eta herritarren saria banatuko dituzte; B kategorian, 1go eta 2. sariak.
Epeak eta lanak aurkezteko modua
Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko martxoaren 11 izango da, eta sari banaketa martxoaren 28an egingo dute.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidean lana zein mailatan aurkezten den adieraziz.
Posta bakoitzak bi fitxategi izan beharko ditu:
1. ‘Bertso sorta’ izeneko dokumentu bat non bertsoak izengoitiarekin sinatuta egon beharko diren.
2. ‘Egilea’ izeneko dokumentu bat ondorengo datuekin:
- Ezizena
- Egilearen izen eta bi abizenak
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa