Mozketa eta inausketa lanak egingo dituzte berriz ere N-1 errepidean
Igandean egingo dituzte Beasaindik Legorretarainoko zatian, bi noranzkoetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du datorren igandean ere, otsailaren 2an, mozketa eta inausketak lana egingo dituztela N-1 errepidean, Legorreta eta Beasain artean.
Honako erreiak itxiko dituzte ordu tarte batzuetan, bi noranzkoetan.
- Donostiarako noranzkoan eskubiko erreia itxiko dute, 419 Kilometro puntutik –Tximela parean, Beasainen– 422 KPra, Ordiziako Altamiraraino. Zirkulazioan 11:00etik 19:00etara izango du eragina
- Gasteizerako noranzkoan ezkerreko erreia itxiko dute, 426 KPtik –Legorretako irteera– 424 KPra, Arama parean. Zirkulazioan 7:30etatik 14:00etara izango du eragina.