Urretxuko Aldiribi kiroldegi berriko obra aurten hasiko da eta 2027ko udaberrirako prest egongo da
Urretxuko Udalak eta Urretxu-Zumarraga ikastolak Aldiribi kiroldegi berria aurkeztu dute gaur udaletxean. Ekitaldian Jon Luqui alkateak, Igor Zubillaga eta Alex Gonzalez zinegotziek, Markel Garralda ikastolako zuzendariak eta Iñaki Mendizabal arkitektoak parte hartu dute. Ikastolako futbol zelaia eta frontoiak dauden tokian kantxa bat, ariketa gelak, aldagelak, igerilekuko sarrera eta parke bat egingo dira. Aldiribitik igerilekura igotzeko igogailu bat eta pasarela bat egingo dira. Obra aurtengo udan hasiko da eta 2027ko udaberrian amaitzea espero da.