Sinadura bilketa, asteko hiru egunetan
Pentsiodunak sinadura bilketa egiten ari dira Gasteizko Legebiltzarrean Herri Ekimen legegilea aurkezteko. Ordizian asteazkenetan, 10:30etik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara jarriko dute mahaia plazan; eta ostiralean (18:30-20:00) eta larunbatean (11:00-13:00) San Bartolomeko Eroskin egongo dira. Beasain, Lazkao, Legorreta, Zaldibia, Ataun, Zegama, Segura, Itsasondo, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Gabiria eta Ezkion ere ari dira sinadurak biltzen.