Aratz-Matxinbentan hasi dira festak
Umeentzat ekitaldiak eta bertso afaria izango dira gaur.
Beasaingo eta Ezkio-Itsasoko auzo Aratz-Matxinbentan atzo gauean hasi ziren Santa Ageda eta Loinazko San Martin festak. Mus txapelketa jokatu zuten auzotarrek. Egitarauaren mardulena eta jaiak gaur hasiko dira, horde. 16:30ean, suziriak botata irudikatuko dute. Ume jolasak, txokolate-jana eta Iago magoaren ikuskizuna izango dituzte haurrek. Gauean, 21:00etan, Jexux Mari Irazu eta Unai Izagirre bertsolariekin bertso-afaria egingo dute, Beheko Tabernan. Garixe eta Maltzeta trikitilariek girotuko dute Auzoa.
Bihar, igandea, Beasaingo txistulariek esnatuko dute Matxinbenta, 10:00etan. Meza (11:00), esku pilota partida (Beasaingo eta Azpeitiko pilota eskoletakoak, 11:30) eta herri kirolak (12:30) ikusi ahalko dira. Mikel Larrañaga, Joxe Ugarteburu eta Unai Etxeberria Osinalde ariko dira aizkoran, eta Olaia Esnaola harri jasotzen.
Asteazkenean, azkenik, Loinazko San Martin eguna Aratz-Matxinbentan ere ospatuko dute. 11:00etan meza, Azpeitiko koruarekin, eta ondoren hamaiketakoa egingo dituzte.