Idiazabaldarrak, mozorro egunean antzaldatuta
Idiazabal festetan mozorrotzeko eguna da gaur. Eguerditik aurrera, eta Andoaingo Gora Kale Txiki txarangak girotuta, lagun taldeak, kuadrillak, familiak eta banakoak atera dira kalera. Jauzi dantzak egin dituzte plazako karpan.
Arratsaldean, profesionalen pilota jaialdia izango da, 16:45etik aurrera, Igarondon. Binakako Txapelketako bi partida jokatuko dituzte. B Seriea Ligan, Dario-Gabirondo eta Senar-Ezkirotz ariko dira aurrena. Estelarrean, Elordi-Zabaleta eta Laso-Iztueta.
Kale-giroa Matraka elektro-txarangak jarriko du, 18:00etatik aurrera. Herri afaria Zelaako kiroldegian gingo dute, 21:00etan. Gauerdian, herriko musikarien Irten-Bide taldeak joko du, eta erromeria Bide Batez taldeak ondoren.