Ehun kilo arroz 800 lagunentzat
Paella bazkari herrikoia egin dute Idiazabalen, eta adin guztietako herritarrek hartu dute parte.

Batzuek plazako karpan bertan, beste batzuek elkarteetan, gaztetxoenek herriko txokoetan eta adinduenek etxean. Paella jate herrikoia egin dute gaur Idiazabalen, San Blas egunarekin eta Kuadrilla egunarekin bat eginez.
800 lagun pasarentzako paella prestatu dute, ehun kilo arroz inguru erabilita. Idiazabalen erabat sustraitua den ohitura da paella bazkariarena, eta adin tarte askotako herritarrek egin dute otordua festa giroan.
Argazkiak: Iñaki Gurrutxaga














