Josemi Guillorme eta Inazio Torres beasaindarrek irabazi dute Matxinbentako jaietako mus txapelketa
38 bikotek parte hartu zuten eta sari potoloak banatu zituzten lehenengo hiru sailkatuen artean.
Matxinbenta auzoan Santa Ageda festak ospatu dituzte asteburuan. Ostiralean, mus txapelketarekin ekin zioten ospakizunari, arrakasta handia izan zuena, 38 bikoteren partaidetzarekin. Herri askotako jendea inguratu zen jai batzordetik adierazi dutenez. “Etxarritik (Nafarroa) ere etorri zen bikote bat”, nabarmendu dute. “Tentsio eta lehia handiko txapelketa izan zen”, gehitu dute.
Irabazleei dagokienez, sari nagusia Beasainera joan zen. Josemi Guillormek eta Inazio Torresek irabazi zuten. 570 euro eta txapelak jaso zituzten. Bigarren postuan, berriz, Itziar eta Arroatik inguratutako Aritz Agirre eta Itziar Egaña izan ziren. 340 euro irabazi zituzten. Hirugarren bikotearentzat, berriz, 230 euro izan zen diru-saria.
Antolakuntzaren patetik, “eskerrak parte hartu zuten bikote guztiei. Hurrengo urtera begira animatuta gaude!”
Loinazko San Martin eguna
Asteazkenean, azkenik, Loinazko San Martin eguna Aratz-Matxinbentan ere ospatuko dute. 11:00etan meza, Azpeitiko koruarekin, eta ondoren hamaiketakoa egingo dituzte.