Karibe Zaharra taldea jubenilen Euskal Ligara igotzeko atarian geratu da
Eibar Eskubaloia taldeak irabazi duen igoera fasea Bikuña kiroldegian jokatu da asteburuan. La Sallek eskerrak eman nahi dizkie zaletu guztiei.
Igoera fase bikaina jokatu arren, La Salle eskubaloi klubeko Karibe Zaharra jubenil taldea Euskal Ligara igotzeko atarian geratu da. Ostiraletik igandera jokatu da igoera fase hori Bikuña kiroldegian, lau talderen artean, eta legazpiarrak bigarren geratu dira. Eibar Eskubaloia, Donostiako Saieko eta Indautxuko Loyola ere izan dira lehian.
Eibarrek irabazi du torneoa, eta Euskal Ligara igo da. Hiru partidak irabazi dituzte eibartarrek, eta bi legazpiarrek, Saiekoren eta Loyolaren aurka. Hauek izan dira torneoaren emaitzak:
Saieko 33 -Loyola Indautxu 33
Karibe Zaharra 29 – Eibar eskubaloia 41
Saieko 27 – Eibar Eskubaloia 35
Loyola Indautxu 33 – Karibe Zaharra 37
Eibar Eskubaloia 33 – Loyola Indautxu 32
Karibe Zaharra 31 – Saieko 28
Igoera faseak zaletu ugari erakarri ditu. La Sallek eskerrak eman nahi dizkie, batez ere legazpiarrei. Aldi berean, klubak hamar talde dituela eta horiek animatzera hurbildu daitezela eskatu die, bereziki estatuko hirugarren mailara iristeko borrokan ari den Laubide Jatetxea.