Ordiziako bost errugbi jokalari Euskal selekzioarekin
18 urtez azpiko Martxel Etxeberria, eta 16 urtez azpiko Haizea Pascual, Uxua Saez de Urabain, Mikel Velasco eta Aimar Antonio errugbilariek Madrilgo selekzioaren aurka jokatuko dute.
Ordizia errugbi elkarteko bost jokalari euskal selekzioarekin lehiatu dira asteburuan, Madrilgo selekzioren aurka: 18 urtez azpiko Martxel Etxeberria, eta 16 urtez azpiko Haizea Pascual, Uxua Saez de Urabain, Mikel Velasco eta Aimar Antonio.