Legazpiko neguko bertso-afarirako sarrerak salgai daude
Hilaren 21ean izango da, Laubide jatetxean. Nerea Elustondo eta Andoni Rekondo dira gonbidatutako bertsolariak.
Legazpiko Bertso Olariak elkarteak neguko bertso afaria antolatu du hilaren 21erako, ostirala. Andoni Rekondo hernaniarra eta Nerea Elustondo legazpiarra izango dira bertsolariak. Afaria Laubide jatetxean egingo dute, 20:30ean hasita. Txartelak salgai daude dagoeneko Laubide jatetxean bertan eta Gurrutxaga tabernan. Prezioa 27 eurokoa da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean parte hartu zuten Legazpin izango diren bi bertsolariek. Elustondok seigarren postua eskuratu zuen, eta Rekondok zazpigarrena.