Legazpin ere bete dute Santa Ageda bezperako ohitura
Santikutz abesbatza aspaldiko urteetan egin ohi duen erronda egin zuen atzo, makilak eta argi kandelak lagun.
Legazpin ere bete zen atzo Santa Ageda bezperako ohitura zaharra, eta aspaldiko urteetan bezala, Santikutz Abesbatzak erronda egin zuen herriko kale eta auzoetan zehar. betiko koplak abestuz. 19:00etan abiatu ziren kantariak Euskal Herria plazatik, baserritarrez jantzita eta argi kandelak eskuetan zituztela. Makilak ere ez zituzten falta koplak laguntzeko.
Erdigunean eta goiko auzoetan abestu zuten, eta azken urteetako ohiturari jarraituz, taldeko argazkia atera zuten Kale Nagusian.