Elizako margo errenazentistak ezagutzeko bisita gidatua
Larunbatean izango da, herritarrei irekia. Horma irudia azaleratu zuteneko bideoa albistean.

Beasaingo Andre Mari Jasokundearen eliz parrokiko erretaularen eraberritze lanetan egindako aurkikuntza txundigarri bati esker, XVI. mendeko horma-irudi errenazentistak aurkitu zituzten aldarea inguratzen duten hormetan. Erretaula berriz ere kokatzeko lanak hasi aurretik, herritarrei irekitako bisita gidatuak antolatu ditu Udalak. Bisitak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta bisita-aldi bakoitzeko jende kopurua mugatu behar denez, aldez aurretik izena eman behar da galdetegi bat betez. Bisitak otsailaren 8an, larunbata, goizean izango dira.
Jarraian, 2023ko azaroan horma irudia azaleratu zuteneko Goierriko Hitzak egindako bideoa: