Inauteri herrikoian parte hartzeko deia egin du Ostadar dantza taldeak
Martxoaren 1ean ospatuko du Ostadar dantza taldeak inauteri herrikoia.
Martxoaren 1ean ospatuko du Ostadar dantza taldeak inauteri herrikoia Beasaingo kaleetan, eta herritar eta dantzazale guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hala, jendea dantzara animatu nahi dute. Entseguekin hasiak dira dagoeneko; astelehenetan (19:00-20:00 eta 20:00-21:00), astearteetan (18:00-19:00 eta 19:00-20:00), eta asteazkenetan (19:00-20:00), Oriamendi 10 zenbakian duten lokalean. Parte hartu nahi dutenek entseguetara agertu beharko dute.