Lautik hiru garaipen
Euskal Ligan eta Udaberri txapelketan lau partida jokatu dituzte Oianguko palariek steburuan eta horietatik hiruretan garaipena eskuratu dute.
Euskal Ligan eta Udaberri txapelketan lau partida jokatu zituzten Oianguko pilotariek pasa den asteburuan eta horietatik hiruetan garaipena eskuratu.
- Euskal ligan, Ohorezko mailako taldeak lan bikaina egin zuen eta bi partidak bereganatu zituen Gasteizko Adurtza taldearen aurka, 35-14 eta 40-23ko emaitzaz.
- Udaberri txapelketan ere Oiangu 1 (Luzuriaga-Samaniego) bikoteak garaipen garrantzitsua lortu zuen Andoaingo bikotearen aurka. 35-21eko emaitzaz amaitu zen estu hasi zen partida.
- Asteburuko partida galdu bakarra, ostiralean Oiangu 2ko (Oiarbide-Ormazabal) bikoteak jokatu zuen. Partida gogor lehiatu bazuten ere, ezin izan zuten garaipena lortu Debako Euskal Jolas taldearen aurka (29-35).
Txapelketak erdigunean
Euskal Ligako eta Udaberri txapelketako erdigunera iritsiak dira eta “guztiek lehiatzeko aukerak dituzte”. Ohorezko mailakoak lehen postuan dira sailkapenean, “nahiz hurrengo hiru partidetan aurkari gogorrak izango dituzten”. Aste honetan bertan Bilboko Deportivo taldekoak izango dituzte aurkari igande goizean.
EH Ligakoak sailkapenean hirugarren postuan daude eta “aukera guztiak izan arren, bi partida soilik geratzen zaizkie jokoan eta bietan emaitza onak lortu beharrean dira”. Igandean Sopelako pilotalekuan izango dute lehen erronka.
Udaberri txapelketan azkenik, itzulerako partidak dituzte jokatzeko, “hau da, beste hiruna partida. Asteburu honetan bertan elkarren aurkako derbia jokatuko dute eta garrantzitsua izango da emaitza finalerdietara begira, momentuan bigarren eta hirugarren postuan aurkitzen baitira sailkatuak”.