Fitness gela itxi egingo dute astelehenean Bikuña kiroldegian
Berritu egingo dituzte instalazioak, eta obrak hiru hilabetez luzatuko dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/img20241104084740-1200x904.jpg)
Kiroldegiko fitness gela itxi egingo dute astelehenean, hilak 10, hiru hilabeterako, berritze lanak egiteko. Bitartean, goiko solairuko gimnasioa eta Ziklo Indoor gelako txirringak erabili ahal izango dituzte erabiltzaileek. Zumarragako Ispila kiroldegia erabiltzeko aukera ere badute.
Abonatuei, bestalde, obrak irauten duten bitarterako baja emateko aukera eman die kiroldegiak. Fitness Gela berriro irekitzen denean eta berriro altan ematen zaienean, ez dute matrikula ordaindu beharrik izango.