Kai Nakairen Legorretako kontzerturako sarrerak salgai
Otsailaren 14an izango da emanaldia Herri Antzokian. Sarrerak 12 euro balio du.
Datorren ostiralean, otsailaren 14an, Kai Nakai kantariaren kontzertua izango da Legorretako Herri Antzokian, 19:00etan. Sarrerak salgai daude 12 euroan, Legorretako Jubilatuenean edo https://kainakai.com/ webgunean.
Kai Nakai 27 urteko artista gasteiztarra da. Reggaetoia euskaraz egiten aitzindaria izan arren, gaur egun pop musika, musika urbanoa eta musika elektronikoa eskaintzen ditu.