Legorretako jaiak antolatzeko bigarren bilera otsailaren 12an da
Herriko eragileei eta norbanakoei parte hartzeko dei egin diete. Larunbateko kontzertua antolatzeko, herritarren proposamenak ere jaso nahi ditu udalak.
Maiatzaren 28an hasiko dira Azintzio jaiak.Loinaz Agirre Legorretako Azintzio jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du Kultura lan taldeak, otsailaren 12an, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. “Jaiak antolatzeko zereginean laguntzen duten eragile, elkarte, talde eta norbanakoak” gonbidatu dituzte bilerara.
Bestalde, Azintzio jaietako larunbateko kontzertua antolatzeko, herritarren proposamenak ere jaso nahi ditu udalak, webgunean jarri duen galdetegia beteta.












