Argi Berriko txapelak Azkoitira
Aitor Aramendik eta Jesus Aranbarrik irabazi dute Argi Berri 46. Mus Txapelketa. Txapelak eta 3.000 euro jaso dituzte saritzat.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/argi-berri-mus-2025-1200x903.jpg)
Muslariz eta sari kopuruz orain arteko errekor guztiak gainditu dituen Argi Berri 46. Mus Txapelketa Azkarrak eman du berea.
23.00ak aldera bukatu da bart txapelketa, Aitor Aramendi-Jesus Aranbarri bikote azkoitiarraren eta Jon Ander Palacio-Felix de la Peña bilbotarren arteko finalarekin. Txapelak eta 3.000 euroko sari nagusia Azkoitira joan dira aurten.
Inoiz baino muslari bikote gehiago izan ditu aurtengo txapelketak. Ordiziako bikote onena Joseba Oñak eta Josean Rojok osatu dute –4. postuan– eta Argi Berri elkarteko lehen bikotea Jesus Mari Irastortzak eta Joxe Barandiaranek osatu dute.
Sailkapenak
- 1. Aitor Aramendi-Jesus Aranbarri (Azkoitia). Txapelak eta 3.000 euro
- 2. Jon Ander Palacio-Felix de la Peña (Bilbo). 1.000 euro
- 3. Aitor Gago-Joseba Arribas (Urretxu). 500 euro
- 4. Joseba Ona-Josean Rojo (Ordizia). 250 euro
- 5. Ana Cuadrado-Carlos Cavaleiro (Donostia). Arkume bat eta bi txuleta
- 6. Axier Alberdi-Iñaki Alkain (Aia). Bi afari Kuko jatetxean eta bi txuleta
- 7. Jose Manuel-Jose Inazio (Leitza). Lau afari Ordizia Hotelean
- 8. Igor Ormazabal-Jose Luis Azurmendi (Zegama). Lau afari Tximista sagardotegian
*Ordiziako lehen bikotea. Joseba Ona-Josean Rojo. Bi afari Herrikoa tabernan
*Elkarteko lehen bikotea: Jesus Mari Irastorza-Joxe Barandiaran. Bi txuleta
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/argi-berri-mus-2025_01-1200x903.jpg)
Argi Berri 46. Mus Txapelketa azkarreko bi bikote finalistak.Argi Berri elkartea