Mus txapelketa

Inoiz baino muslari gehiago Argi Berrin

Ordiziako Argi Berri elkartearen 46. Mus txapelketa azkarrak 160 bikote elkartu ditu, sekula izan den bikote kopuru handiena.

Muslariak Argi Berri elkartearen atarian, zozketa garaian.Iñaki Gurrutxaga

Txapeldunentzat saritzat jarritako 3.000 euroek eragina izango zuten seguru asko, eta Ordiziako Argi Berri elkarteak lortu du jarrita zuen helburuetako bat, muslari bikoteen errekorra hobetzea. Orain artean 158 bikotetan zegoen kopuru hori, eta aurtengoak 160 elkartu ditu.

Zozketa 16:30ean puntuan hasi da, eta 64 bikotek jokatu behar izan dute aurreneko erronda. Hor sailkatutako 32 bikoteek aurrera egin dute, eta lehenengotik libratu diren 96 bikote gehitu zaizkie.

Lehen kanporaketa elkartearen ondoan dagoen Urdaneta eskola publikoan jokatu dituzte, eta txapelketak aurrera egin ahala Argi Berrin bertan jokatu dituzte bukaerako kanporaketak. 20:00etan final zortzirenak jokatzen ari dira.

ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa