Andraitzeko mutil infantilak, Gipuzkoako Urrezko mailara
Ordiziaren aurka jokatu zuten partida irabazita lortu dute maila igoera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2025-02-10-at-11-35-13-1200x783.jpeg)
Andraitz saskibaloi klubeko mutil infantilen taldeak Urrezko Errendimendu mailan jokatuko du denboraldi honetako bigarren fasea, joan den larunbatean igoera lortu eta gero. Ordizia zuten aurkari, eta erraz irabazi zioten legazpiarrek, 71-36 emaitza lortuta.
Zilarrezko mailako txapeldunak geratu ziren legazpiarrak lehen fasean, eta urrezko mailara igotzeko aukera zuten larunbatean Domingo Agirre ikastetxeko kantxan jokatutako partida irabaziz gero. Aurkariak, ordiziarrak, urrezko mailan azken postuan geratu ziren, eta horiek mailan horretan mantentzea zuten jokoan.
Andraitzeko mutilak orain bigarren fasean sartuko dira, eta infantil mailako Gipuzkoako txapeldunak geratzeko aukerak dituzte.