Kimetzen 31. kontaketa lehiaketa abian da
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak oinarriak kaleratu ditu. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte, euskarazko zein gaztelaniazko lanekin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/30__kimetz_ipuin_lehiaketa-1-1200x676.jpg)
Ordiziako Kimetz emakumeen elkartearen 31. Kontaketa lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 19an amaituko da.
18 urtetik aurrerakoek parte har dezakete. Kontakizun bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko. Gaia librea da, eta gutxienez bost eta gehienez hamar orriko lanak idatzi beharko dira, euskaraz edo gaztelaniaz. Sexismorik gabe hizkera erabiltzea kontutan edukiko da.
Lanak kimetzemakumeenelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira, testuan egilearen izenburua eta leloa adieraziz; eta bigarren mezu batean, gaian izenburua eta leloa adierazita, parte-hartzailearen datuak.
Epaimahaia literatur munduko adituek osatuko dute eta beren izenak erabakiarekin batera ezagutaraziko dira, maiatza-ekainean.
Sariak
Bi sari banatuko dituzte, gaztelaniazkoan eta euskarazkoan, 600 euroko sari bana. “Horrekin batera, saritutako bi lanen artetik, bat ez bada gutxienez emakumeren batena, accesit bat banatuko dugu emakumeren batek idatzitako kontakizun onenarentzako, 200 eurokoa”. Sari berezia izango du, ordiziar batek idatzitako kontaketarik hoberenari: 150 euro.