Endika Perez de Arenaza eta Ibai Gil, brontzeak Euskadiko judo txapelketan
Urnietan jokatu da txapelketa, asteburuan. Xabier Parrak eta Unax Pereirak ere parte hartu dute, baina ez dute dominarik lortu. Orain denboraldi berrian dute guztiek jomugan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/1000020208.jpg)
Brontzezko bi dominekin itzuli ziren Urnietatik igandean, Legazpi Judo klubeko bi kide. Euskadiko junior txapelketa zegoen jokoan, eta Endika Perez de Arenazak hirugarren egin zuen -81 kiloko kategorian, eta brontzea irabazi zuen baita ere Ibai Gilek, -73 kiloko kategorian. Beste bi legazpiar ere izan ziren lehian, Xabier Parra eta Unax Pereira, baina ondo aritu baziren ere, ez zuten dominarik lortu.
Judo klubeko arduradunek azaldu dutenez, brontzezko bi dominek “urreak izango balira bezala dira guretzat”. Izan ere, Perez de Arenazak eta GIlek “borroka bikainak” egin zituzten, baina akats batzuk tarteko eta “arbitraje arau berrien lehenengo txapelketa” izateak, kaltetu egin zituen legazpiarrak.
Denboraldi berrian murgilduta
Junior mailako denboraldi berria hasita dago. Judoka guztiek jarraitzeko asmoarekin daude, eta emaitza onak biltzeko aukera asko dituzte, klubeko teknikarien esanetan. “Kalitatea, jarrera eta gogoak baditugu!”.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/1000020226-500x605.jpg)
Ibai Gil, eskuinetik hasita bigarrena.