Patxi Justo, Josu Goia eta Ana Izagirre ordiziarrak, Haizea Izagirre tolosarra eta Ander Loretegi eta Graxi Elosegi zaldibiarrak izan dira taldea euskal ordezkaritza osatu dutenak. Josu Goiak brontzezko domina eskuratu du 200 murgialdian.
Asteburuan Frantziako Aix-En- Provence hirian hegats igeriketako World Cup-ko lehen jardunaldia jokatu zen. Ordiziako taldeko sei igerilarik Euskal Selekzioarekin hartu dute parte, “denbora bikaina lortuz”. Patxi Justo, Josu Goia eta Ana Izagirre ordiziarrak, Haizea Izagirre tolosarra eta Ander Loretegi eta Graxi Elosegi zaldibiarrak izan dira taldea euskal ordezkaritza osatu dutenak.
Josu Goia ordiziarra podiumera igo da gainera: hirugarren postuan lortu du 200 murgialdian. Gainera proba horretan Europako txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortu du.
Hiru modalitatetan lehiatu dira: Urazala, Murgilaldia eta Apnea.
![Josu Goia](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/img_4542-1200x800.jpg)
Josu Goia dominarekin.