Izadi Zaleak, igandean Hartzaren Urratsa ibilbidea amaitzeko prest
Goizeko irteera izango da, eta gaur eta ostegunean eman behar da izena joateko, elkartean bertan 18:30etik eta 19:30era.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/p1209394-1200x800.jpg)
Izadi Zaleak elkarteko kideek GR-289 Hartzaren Ibilbidea itxiko duen bosgarren eta azken etapa prestatu dute hilaren 16rako. Oñatin hasi eta Bergararaino joango dira, mendiz, 22 kilometroko ibilbidea eginez eta 85 metroko desnibela gaindituz. Izenak emateko epea irekita dago, astearte eta ostegunetan elkartean bertan 18:30etik 19:30era, edo 943 73 11 68 telefono zenbakian.
Goizeko irteera izango da, eta autobusez 07:30ean abiatuko dira elkartearen paretik, Oñatirantz. Han, Larraiña auzotik gora, legazpiarrentzat oso gune ezaguna den Arranoaitzeraino igoko dira, eta gero, Kimu Berri aterpearen ondotik, Deskargara joko dute. Handik behera egin ondoren, Zumarraga-Maltzaga Bide Berdearekin bat egingo dute, eta Bergaraino joango dira, bide lauan zehar eta hainbat tunel igaroz.