Lazkaoko II. Trikitixa jaialdia martxoaren 22an
Jaialdiaren ondorengo bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.

Lazkao Txiki Musika Eskolak II. Trikiti jaialdia antolatu du martxoaren 22rako, larunbata. Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera festari, Lazkaoko Frontoian, eta dagoeneko tiketak salgai daude otsailaren 27ra arte, Musika Eskolan. Gonbidatu bereziak egongo dira, eta ostean, bazkaria egingo dute Ixurrene jatetxean.