Miren Amurizaren ‘Pleibak’ eleberriaz arituko dira Zaldibian
Karreane kultur etxeko ganbaran elkartuko dira datorren asteazkenean.

Zaldibiako Irakurle Taldeak Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruzko solasaldia antolatu du datorren asteazkenerako, otsailak 19. 19:00etan elkartuko dira Karreaneko ganbaran eta Karmele Etxabe izango dute gidari.
Nerabezaroan lagunak izan diren bi pertsonaiaren istorioa kontatzen du, eta kontakizunak adinako protagonismoa du garaiak; erreferentzia musikalek, zinematografikoek eta telebisiboek biltzen dute kontakizuna, bai bertakoek eta baita estatu mailakoek ere (Goenkale, Aida, Hemendik At…). Zaldibiarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.