Olaberriko Gazte Festak, martxoaren 14tik 16ra
Datozen egunetako deialdi berrietara adi egotera gonbidatu dituzte herritarrak
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/gazte-festak-olaberria.jpg)
Duela bi urte izan zuen festen aurreneko edizioa Olaberriko Gazte Taldeak eta antolakuntzan lan handia hartu bazuen ere, bueltan dira beste urte batez Olaberriko Gazte Festa arrakastatsuak. Udaberriarekin batera, martxoaren 14tik 16ra bitarte ospatuko dituzte, eta datozen egunetako deialdi berrietara adi egotera gonbidatu dituzte herritarrak.