Goierriko 35. bola txapelketa Olaberrian hasi da
Oso berdindua izan da lehenengo eguna. Jokin Izagirre segurarra izan da irabazlea, bigarrena Garbiñe Alustiza zeraindarra eta hirugarrena Txema Fernandez zarauztarra.

Zortzi tiraldiko Goierriko 35. bola txapelketa gaur hasi da Olaberriko bolatokian. Ordubeteko bi txandatan aritu dira Goierriko bolariak lehian, goizean 10:30etik 11:30era eta arratsaldean, 16:30etik 17:30era.
Oso parekatua izan da lehenengo jardunaldia. Sailkapena horrela geratu da:
- Jokin Izagirre (Segura). 48 birla jota.
- Garbiñe Alustiza (Zerain). 48 birla.
- Txema Fernandez (Zarautz). 47 birla.
- Berdinketa, 47 birla jota: Egoitz Berasategi (Segura) eta Ander Etxebeste (Villabona).
Egutegia
Goierriko txapelketaren egutegia ondorengoa da:
- 2. tiraldia: otsailaren 22an, Legazpin.
- 3. tiraldia: martxoaren 15an, Mutiloan.
- 4. tiraldia: martxoaren 22an, Zerainen.
- 5. tiraldia: apirilaren 5ean, Gabirian.
- 6. tiraldia: apirilaren 12an, Seguran.
- 7. tiraldia: maiatzaren 10ean, Idiazabalen.
- 8. tiraldia eta finala: ekainaren 7an, Zegaman.