Goierritarrak podiumetik gertu, Ordiziako Mendi Lasterketan
Hiru distantziatan lehiatu dira korrikalariak: 8km, 14km eta 21km-tan. Hiru ibilbideetan goierritarren presentzia handia izan da.
Lasterketa luzeko irabazlea: Ibai Larrea Aranguren. Gaur goizean jokatu da Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Ordiziako Mendi Lasterketa. 10:00etatik aurrera, Plaza Nagusitik abiatu dira korrikalariak Murumendi aldera. Goierri Trail Kopako bigarren proba puntuagarria izan da, eta era berean, hiru distantzia horietan, Euskadiko txapelak ere erabaki dira.
Hiru distantziatan lehiatu dira korrikalariak: 8km, 14km eta 21km-tan.
8km-ko lasterketa
10:13etan atera dira 20, 18 eta 16 urtez azpiko korrikalariak 8km-ak osatzera. Ibilbidean zehar lokatzari eta 400m-ko desnibel positiboari aurre egin behar izan diote. Gizonezkoetan lehenak 37 minutu eta 49 segunduan egin du ibilbidea, eta lehenengo emakumeak, 47 minutu eta 31 segunduan. Lehenengo gizonezko goierritarra laugarren sartu da helmugan, 40minutu eta 13 segunduan osatuz zirkuitua eta lehenengo emakume goierritarrak 55 minutu eta 27 segundu behar izan ditu.
- Gizonezkoak
-
- Ekain Fernandez Garcia (37:49)
- Julen Badiola Unzurrunzaga (38:07)
- Unax Agirre Osa (40:04)
1. Gizonezko goierritarra: Oihan Berasategi Larrea (40:13)- Beasain
- Emakumezkoak
-
- Alluitz de Bilbao Ortega (47:31)
- Uxue Garcia Vielba (52:05)
- Haizea Gerrikabeitia Uriguen (52:26)
1. Emakumezko goierritarra: Ane Barandiaran Soraluze (55:27)- Lazkao
14km-ko lasterketa
14km-ko lasterketan 23 urtez azpiko parte-hartzaileak eta parte hartu nahi zuen oro atera da. 600m-ko desnibeldun ibilbidean Ibai Angulo Alberdi azpeitiarra izan da lehena helmugaratzen, hala ere, lehia estua izan da eta bi segunduko aldea soilik atera dio Xabat Elortza oriotarrari. Lehenengo emakumezkoa, berriz, Oihane Sarasketa eibartarra izan da, ordu bat 21 minutu eta 32 segundurekin. Lehenengo gizonezko goierritarra Samuel Vega Canales ordiziarra izan da, eta lehen emakumezko goierritarra Intza Urrestarazu Agirre.
- Gizonezkoak
-
- Ibai Angulo Alberdi (1:04:35)
- Xabat Elortza Rubio (1:04:37)
- Mattin Odriozola Ibarguren (1:05:01)
1. Gizonezko goierritarra: Samuel Vega Canales (1:08:30) – Ordizia
- Emakumezkoak
-
- Oihane Sarasketa Iranzo (1:21:32)
- Aida Delgado Corchero (1:22:35)
- Ane Ochoa de Alda Urizar (1:25:19)
1. Emakumezko goierritarra: Intza Urrestarazu Agirre (1:33:28) – Ordizia
21km-ko lasterketa
Gaurko hiru lasterketen artean luzeena izateaz gain, parte-hartzaile gehien izan dituena ere izan da, denera 144 korrikalarik amaitu dute maratoi erdiko distantzia eta 1.000m-ko desnibeleko ibilbidea. Ibai Larrea Aranguren antzuolarra izan da lehena helmugaratzen; ordu bat eta 29 minuturekin. Bigarrena, Gontzal Murgoitio Espartza izan da, ordu bat 30 minutu eta 15 segunduko denborarekin. Hirugarren gizonezkoa Oier Zubeldia Albeniz izan da, ordu bat 32 minutu eta 36 segundurekin. Emakumezkoen podiumari dagokionez, bi goierritar izan dira bertan, legazpiar bat eta aramar bat. Helmugaratzen lehena Lara Estebanez izan da, ordu bat 58 minutu eta 51 segundurekin. Bigarrena, Maider Unanue Aramburu aramarra izan da, 2 ordu 1 minutu eta 11 segunduko denborarekin. Hirugarren emakumea Irantzu Chinchetru gasteiztarra izan da, 2 ordu 6 minutu eta 43 segundurekin. Gizonezkoetan lehengo goierritarra Mikel Auzmendi ataundarra izan da.
- Gizonezkoak:
-
- Ibai Larrea Aranguren (1:29:01)
- Gontzal Murgoitio Espartza (1:30:15)
- Oier Zubeldia Albeniz (1:32:36)
1. Gizonezko goierritarra: Mikel Auzmendi Aierbe (1:35:03) – Ataun
- Emakumezkoak:
-
- Lara Estebanez (1:58:51)
- Maider Unanue Aranburu (2:01:11)
- Irantzu Chinchetru (2:06:43)
1. Emakumezko goierritarra: Lara Estebanez (1:58:51) – Legazpi
Goierriko kopako sailkapena
- Sprint
- Emakumezkoak
- 1. Eider Zubeldia Albeniz (Amezketa). 184 puntu
- 2. Maite Murgia Ioldi (Lazkao). 150 puntu
- 3. Paula Castro Fernandez (Araia). 116 puntu
- Gizonezkoak
- 1. Mattin Odriozola Ibarguren (Oiartzun). 184 puntu
- 2. Amets Uzkudun Olano (Altzo). 128 puntu
- 3. Ibai Angulo Alberdi (Azpeitia). 100 puntu
- Emakumezkoak
- Trail
- Emakumezkoak
- 1. Lara Estebanez (Legazpi) 100 puntu
- 2. Maider Unanue Aramburu (Arama) 98 puntu
- 3. Irantzu Chinchetru (Gasteiz) 96 puntu
- Gizonezkoak
- 1. Ibai Larrea Aranguren (Antzuola) 100 puntu
- 2. Gontzal Murgoitio Erpartza (Elorrio) 98 puntu
- 3. Oier Zubeldia Albeniz (Amezketa) 96 puntu
- Emakumezkoak













