Jubilatuek sinadura bilketa egin dute goizean
Ordiziako plazan egon dira goizean pentsiodunak. Ordizian ez ezik, Goierriko beste herri askotan ari dira ekimen hau egiten.

Pentsiodunek sinadura bilketa egin dute gaur goizean Ordizian. Berez, asteazkenetan jarri ohi dute mahaia jubilatuek, 10:30etik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara; eta ostiralean (18:30-20:00) eta larunbatean (11:00-13:00) San Bartolomeko Eroskin. Gaur, baina, Ordiziako Mendi lasterketaren bueltan jendetza bildu da plazan eta beraien ekimena aldarrikatu eta jendearen babesa lortzeko aprobetxatu dute.
Ordizian ez ezik, Goierriko beste herri askotan ari dira ekimen hau egiten, hala nola, Beasainen, Lazkaon, Legorretan, Zaldibian, Ataunen, Zegaman, Seguran, Itsasondon, Zumarragan, Urretxun, Legazpin, Gabirian eta Ezkion.