Buztintegik ohiko batzar nagusia egingo du
Iazko diru kontuen eta jardueren balantzea, eta aurtengo aurrekontua eta egitaraua aurkeztuko dituzte. Amaieran, joko txapelketetako sariak banatuko dituzte.

Legazpiko Buztintegi jubilatu eta pentsiodunen elkarteak ohiko batzar nagusia egingo du bihar asteazkena, Gizarte Zentroko kafetegiko aretoan.Lehenengo deialdia 17:30eerako jarri dute, eta bigarrena, 18:00etarako
Iazko diru kontuen eta jardueren balantzea, aurtengo aurrekontuak eta egitaraua eta zuzendaritza taldearen aldaketa izango dira landuko dituzten gaiak, besteak beste.
Batzarraren ondoren, joko txapelketetako azken edizioko sariak banatuko dituzte.