Ahoz Aho jaialdiko ipuin lehiaketarako izen-ematea zabalik da
Ordiziako lehiaketan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 7a baino lehen egin beharko da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ipuin bat aurkeztu ahal izango du. Martxoaren 15ean kanporaketa, eta apirilaren 4an Gala Nagusia.

Ordiziako Ahoz Aho 2025 ahozkotasunaren jaialdiaren barruan Kontatu Gurekin! XIII. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa antolatu dute. Istorio bat, ipuin bat, kontatu nahi duten guztiei irekitako lehiaketa da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 8 minutuko narrazioa prestatu beharko du. Ahozko Narrazio Lehiaketan parte hartzeko, intujai@gmail.com helbidera idatzita eman behar da izena. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ipuin bat aurkeztu ahal izango du.
Lehiaketa martxoaren 15ean izango da, 19:00etan, D’Elikatuz zentroan. Epaimahaiaren erabakiaren eta publikoaren botoen bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Nagusian parte hartzeko. Gala hori, apirilaren 4an izango da, 19:00etan, Barrena Jauregian. Bertan, aurten jaialdia osatuko duten beste narratzaile batzuekin batera parte hartuko dute hiru finalistek. Sailkapena epaimahaiak eta publikoaren botoek erabakiko dute; irabazleari 300 euroko saria emango zaio, bigarrenari 200 eurokoa eta hirugarren sailkatuari 100 eurokoa.