Abian da 2025 urteko Loinatz jaiak iragartzeko kartel lehiaketa
Lanak aurkezteko epea, martxoaren 30ean amaituko da.

Abian da Beasaingo 2025 urteko Loinatz jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Aurkezten diren diseinuen artean boto gehien jasotzen dituena izango da aurtengo jaien egitarauaren azala apainduko duena. Gainera, 600 euroko diru saria jasoko du irabazleak.
Aurkeztuko diren lanek baldintza nagusi hauek bete beharko dituzte; formatuari dagokionez, nahitaez, bertikala izan behar du eta karteletan derrigorrean 2025ko Loinatz jaiak esaldia azaldu beharko da. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute eta ezingo dute aldarrikapen politikorik edo sexistarik izan, ezta estereotipo sexistekin ala alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.
Gainera, herriko gaztetxoek ere parte ahal izango dute, beren diseinuak aurkeztuz. 2010 eta 2018 urte bitartekoei dago zuzenduta. Gaztetxoen kategorian irabazle suertatzen den diseinua, jaietako egitarauaren barruko aldean argitaratuko da, eta 180 euroko diru saria izango du.
Lanak aurkezteko epea, martxoaren 30an amaituko da. Oinarriak, hemen.