Adinekoentzako doako bi ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako

Udaleko Ongizate sailak 55 urtetik gorako idiazabaldarrentzat doako bi ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Etxean baratze organikoa sortzea, martxoaren 11, 13, 18, 20 eta 25ean eta Nola egin garbiketa produktu ekologikoak eta etxekoak, martxoak 27 eta apirilak 1, 3, 8 eta 10. Bi ikastaroak Pilarreneako ganbaran eskainiko dira 17:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Parte hartzeko eskaera orria udaletxean, liburutegian edo udalaren web gunean dago eskuragarri dagoeneko. Esku orria bete eta udaletxean bertan aurkeztu edo online erregistratu beharko da martxoaren 7a baino lehen. Informazio gehiagorako 663 626 196 telefonora deitu daiteke.