Amalurrekoek plan bikoitza dute iganderako
Goizean Izarraizko gailurretan ibili eta gero, Ataungo Urbitarte sagardotegira joango dira bazkaltzera.

Amalur Mendi Elkarteak iganderako mendi irteeraren berri eman du. Izarraizko hiru tontor nabarmenenak igoko dituzte: Kakute (Azkoitia, 927m), Erlo (Azpeitia, 1.026m) eta Xoxote (Azpeitia, 912m). Bertan hamaiketakoa egin, eta autoz Goierrira itzuliko dira, ondoren. Urbitarte Sagardotegian bazkalduko dute irteera amaitzeko.