Azken ukituen faltan, amaitu dituzte frontoi pareko lanak Mutiloan

Amaitzear dira Mutiloako frontoi pareko obrak. Abenduan hasi zituen Lurkide enpresak frontoi pareko plaza berritzeko lanak, baita Zelaialde auzoa eta Errotatxo ingurua konpontzekoak ere. Oinezkoentzako inguru irisgarriagoa egin dute eta frontoiko sarrera-irteerak ere eskuragarriago daude orain. Guztira, 72.676,43 euroko— gehi BEZa— kostua izan dute.