Hitzarok hitzaldia eta bisita gidatua antolatu ditu
Rosa Arburua '1940-60 Bortzirietako gaztiak' liburuaz ariko da hizketan Barrenan.

Hitzaro Euskara Elkarteak Rosa Arburuaren hitzaldia antolatu du bihar, 18:00etan, Barrena kultur etxean. Arburuak berak idatzi duen 1940-60 Bortzirietako gaztiak liburua izango du hizpide. Bestalde, ostiralean, bisita gidatua antolatu du Hitzarok Beasaingo Igartza Monumentu multzora. 11:00etan hasiko da bisita.