Lizarrustiren kudeaketa lehiaketara aterako dute berriz
Bihar argitaratuko dituzte Lizarrustiko ostatua erabiltzeko eta kudeatzeko lehiaketa irekiaren pleguak.

Lizarrustiko ostatua erabiltzeko eta kudeatzeko lehiaketa irekiaren lizitazio iragarkia bihar kaleratuko dute, otsailaren 20an. Tabernan eta aterpetxean arreta emateko eta hiru dinamizatzeko deialdia da.
Prozedura irekiko lehiaketa izango da, eta pleguetan jasotzen diren baldintzak betetzen dituen edozein pertsona juridikok parte hartzeko aukera izango du.
Proposamenak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Kontratua urtebetekoa izango da, baina beste lau urtez luzatzeko aukera izango da.
Kontratazio mahaiak, besteak beste, honakoak hartuko ditu aintzat: aterpetxeko eta tabernako bisitariak artatzeko zerbitzuaren proposamena (egutegia, ordutegia…), ostatura bisitariak erakartzeko jarduera proposamena, alokairuaren hobekuntza, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta ingurumen irizpideak.