Martxoak 8rako pankartak eta kartelak egiteko topaketa Beasainen
Beasaingo Asanblada Feministak parte hartzeko deia egin du. Larunbatean goizean elkartuko dira.

Martxoaren 8ko mobilizazioetara begira pankartak eta kartelak egiteko topaketa antolatu du Beasaingo Asanblada Feministak. Larunbaterako egin dute hitzordua, plazazpian, 11:00etan, eta parte hartzeko deia egin dute.