Mintzatertulia saioa azokez eta baserriaz Josetxo Mendiarekin

Euskara sustatzea eta indartzea helburu duen Mintzatertulia saioa egingo dute datorren asteazkenean, hilak 26, Urbieta etxean, 18:30ean. Gure azokak eta gure baserriak izango dituzte hizpide, Josetxo Mendia Azurmendi ekoizle zegamarrarekin. Aittu! euskara elkarteak antolatu du, udalaren babesarekin. Euskarazko mintzaira hobetu nahi dutenei zuzenduta dago.