Ostegunean hasiko da Beasaingo Pilota Txapelketa Herrikoia
Inoizko partaidetzarik zabalenarekin jokatuko da txapelketa. Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira partidak.

Urtero bezala, hastear dira Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatzen diren pilota modalitate ezberdinen txapelketa herrikoiak, Arrano Kulturaren ekimenez. Aurtengoan ere hiru modalitatetan jokatuko dira txapelketak: Emakumezkoen Pala Txapelketa; Eskuz Binakako Pilota Txapelketa; eta Sasi-Pilotari Txapelketa. Ostegunean arratsaldeko 19:30ean hasita jokatuko dira lehen partidak.
Antolakuntza taldeko kideak «oso pozik» agertu dira parte-hartze kopuruarekin: «Nahiz eta palan bikote kopurua 14an mantendu den, parte-hartzaile berri ugari daude, eta horrek, txapelketa herrikoi hau egonkortuko den esperantza ematen digu», adierazi dute. Bestalde, Eskuz Binakako Pilota Txapelketetan azken urteetako kopururik handiena izango da, 25 bikote denera. «Hori ikusteak benetako poza ematen digu, guztira ia 80 beasaindar egongo baitira hurrengo hilabeteetan izango den lehian». Otsailean hasita maiatzera arteko iraupena izango dute hiru pilota txapelketek. Finalak, ohi bezala, Beasaingo Loinatz jaien kuadrillen egunean jokatuko dira.
Finalera iristeko baina, astebururo jokatuko diren partidak gainditu beharko dituzte partaideek. Partiden kopurua igo denez, ostegun, ostiral eta igande arratsaldeetan ez ezik, larunbat goizetan ere izango dira partidak.
Azkenik, txapelketa honek azken urteetan sortu duen «herri giroa elikatzen jarraitzeko deia» egin nahi izan du Arrano Kulturako antolakuntza taldeak, eta horretarako, «palan zein pilotan jokatuko duten 40 bikoteak animatzera azaltzeko gonbita» egin dute.
KARTELDEGIA:
Osteguna, hilak 20, 19:30k hasita:
- Jokin Narraspe-Eneko Monreal // Unai Elortza-Unai Sanchez
- Amaia Alvarez-Maialen Mujika // Larraitz Goikoetxea-Idoia Garmendia
- Iñaki Zabala-Beñat Verdugo //Pitto-Ramon
- Ane Garcia-Mireia Barriola // Ane Etxarri- Idoia Oyarzabal
Ostiralak, hilak 21, 17:30k hasita:
- Mujo-Altuna // Iraitz Mendizabal-Xanet Mendizabal
- Andoni Zubeldia-Imanol Garmendia // Ion Iturbe-Beñat Elgarresta
- Garazi Mujika-Libe Jauregi // Naia Aiestaran- June Aiestaran
- Arkaitz Goikoetxea-Mikel Larrañaga // Gorka Etxeberria-Alberto Dominguez
Larunbata, hilak 22, 11:00tan hasita:
- Ana Mosella-Arantxa Alustiza // Elorri Ramirez-Ixiar Otamendi
- Iñaki Urdangarin-Aitor Urdangarin // Aitor Martin Urteaga-Beñat Maiz
- Xabier Urteaga-Aritz Imaz // Xabi Cortes-Luis Garmendia
- Gorka Mendia-Unai Murua // Harri Herguedas-Xabier Monreal
Igandea, hilak 23, 16:30tan hasita:
- Mikel Urdangarin-Eñaut Irastorza // Julen Ruiz-Anartz Oiarzabal
- Txani-Xanet Imaz // Ander Zufiaurre-Josu Zufiaurre
- Jon Lizarazu-Josu Urdangarin // Gaxan Lekuona-Joseba Ruiz
- Leire Otamendi- Maddi Aiestaran // Amaiur Landa-June Landa
- Jon Zufiaurre-Jon Zabaleta // Manex Urien-Raul Cordos
- Ane Nazabal-Leire Nazabal // Claudia Colmenero-Ane Urrestarazu