Pentsiodunen Mugimenduak sinadurak bilduko ditu Zerainen
Otsailaren 26an Mandion eta martxoaren 1ean Ostatun jarriko dituzte mahaiak.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) 10.000 sinadura bildu nahi ditu Euskoa Jaurlaritzari gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko. Horretarako kanpaina bat abiatu du eta herriz herri ibiliko dira sinadurak biltzen. Zerainen otsailaren 26an —Mandio aurrean, 19:00etatik aurrera— eta martxoaren 1ean —Ostatu aurrean, 12:00etatik aurrera— bilduko dituzte sinadurak.
EHPM-k emandako datuen arabera, Gipuzkoan 196.181 pentsiodun daude eta Goierri garaiko 17 herritan 10.939 —Zerainen 81— Goierriko pentsiodunen %40,26k (4.375) gutxieneko soldataz azpiko diru sarrerak dituzte eta gehienak emakumezkoak dira.