Pentsiodunen sinadura bilketak, Zaldibian
Pentsioen osagarria bermatzeko neurrien lege-proposamena aurkeztu ahal izateko ari dira sinadurak biltzen.

Pentsioen osagarria bermatzeko neurrien lege-proposamena aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa Zaldibiara iritsi da: bihar, 16:30ean jubilatuen txokoan egongo dira; etzi, 15:30ean eskola atarian eta 19:00etan plazan; martxoaren 6an, 16:30ean jubilatuen txokoan, eta 7an, 19:00etan plazan. Sinatzeko karneta aurkeztu behar da.