Endredoen eta gezurren komedia tragikoa Beasainen
Mireia Gabilondok idatzi eta zuzendutako 'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' izeneko obra ikusteko aukera izango da.

Antzerki Garaia zikloaren saioan, Mireia Gabilondok idatzi eta zuzendutako Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? izeneko obra ikusteko aukera izango da. Endredo eta gezurrei buruzko komedia tragiko gisa definitzen du antzezlanaren egileak berak. Oholtzan, hiru aktore izango dira: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia eta Karmele Aranburu. Gaur, 20:30ean izango da, Usurbe antzokian. Sarrerak badaude oraindik.