Izaki Gardenak Zaldibian martxoaren 28an
Datorren astelehenean hasiko dira sarrerak saltzen kultur etxean.

ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturalak taldeak iragarri du dagoeneko bigarren kontzerturako data: martxoaren 28a. Izaki Gardenak taldeak joko du Herri Antzokian. 22:00etan hasiko da jaialdia Beasaingo Indezent DJaren saiorekin. 23:00etan talde gasteiztarraren txanda izango da, eta ondoren, atzera, DJak girotuko du gaua.
Kontzertu horretarako sarrerak datorren astelehenean, otsailaren 24an, jarriko dituzte salgai Karreane kultur etxean, liburutegia zabalik dagoen ordutegian.
Sarrerak 10 euro balio du aurrez erosita, online erosita 12 euro eta egunean bertan 15 euro.
Izaki Gardenak 2012an sortu zuen Jon Basagurenek, eta lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an Orube izeneko diskoa argitaratu du taldeak. Aurten ekin diote kontzertu birari.