‘Orreagatik iragan hurbilera’ antzerki obra Ataunen
Segurako Historia Oroituz taldearen antzezlana ikusteko azken aukera izango da.

Segurako Historia Oroituz taldearen Orreagatik iragan hurbilera antzerki obra Ataunera iritsiko da datorren martxoaren 1ean. 19:00etan da, Herri Antzokian, eta sarrera doan da. Nabarralde Fundazioak eta Ataungo Udalak antolatu dute. Antzezlana ikusteko azken aukera izango da. 2022an urrian estreinatu zuten.