Sutea Izazpi mendian
Gailurretik oso gertu piztu da, Ezkioko aldean, otadian. Ondoren, Zumarraga eta Azpeitia aldera zabaldu da.

Gaur goizaldean, 01:00ak aldera, sua piztu da Izazpi mendian. Gailurretik oso gertu piztu da, Ezkioko aldean, otadian. Ondoren, Zumarraga eta Azpeitia aldera zabaldu da. Zumarragakoa berehala itzali dute. Sua norbaitek nahita piztu duela uste da: ez da tximistarik erori eta inguru hartan ez dago makineriarik. Hego haize zakarraren laguntzarekin, sua azkar zabaldu da.